2018-09-26T07:05:45+00:00

Musika eskolak

Musika eskolen kudeaketara bereziki egokituta

Musika eskolen kudeaketara bereziki egokitu den aplikazioa da Inika. Irtenbide erraza ematen die ikastetxe mota hauetako lan esparru guztiei. 15 urteko garapenaren ondoren hezkuntza komunitatearendako euskarria ongi landua daukagu. Musika eskolendako irtenbide osoa eta erabatekoa sortzea ahalbidetu digu honek. Kudeaketa ekonomikorako atalean egindako egokitzapenen eta gehitu ditugun berrikuntzen artean tresna hobe ezin bat lortu dugu zuen ikastetxeendako.

Egokitzapen espezifikoak:

  • Arlo ekonomikoan egokitzapenak: egokitzapenak erreziboen eraketan, kobraketen kontrolean, domizializazio automatikorako fitxategien eraketan eta beste hainbat erabileretan. Adibidez, klase orduen iraupenaren araberako kalkulu automatikoa.
  • Egokitzapenak ikastetxearen planifikazioan: instrumentuak, bakarkako klaseen kudeaketa…
  • Taldeen kudeaketa: talde bakoitzeko ikasle kopuru maximoa kontrola daiteke, taldekako matrikulazioa ekiditeko edo ahalbidetzeko.

Garapen lan berriak:

  • Mailakako aurrerapena: aurreko urteko mailari begira, datorrenerako matrikulazio automatikoa baimentzen du.
  • On-line aurreinskripzioa: Internet bidez aurreinskripzioa betetzeko aukera dute ikasleek.
  • Bigarren aukera eta itxaron zerrenden kudeaketa: itxaron zerrendak sortzeko aukera ikaslelp, gaiko edo taldeko.

Ezagutu inikak eskaintzen duen guztia. Era garbi eta erraz baten egin ezazu lan.

Kudeaketa akademikoa

Boletinak, asistentziaren kontrola, tutoritzak, ikasleen jarraipena… zeregin hauek interfaze ulerkor eta erabilerraz baten bitartez betetzeko aukera ematen digu INIKAK. Ikasgela leiho bakar batean kudeatzeko tresna guztiak izango ditu eskura irakasleak.

Gehiago irakurri

Administrazioaren kudeaketa

Modu eraginkor batean kudeatu egunerokotasunean topatzen dituzun prozesu administratiboak. Planifikazio ekonomikoa eta kudeaketa efizientea. Ikastetxea organizatu era azkar eta zehatzean.

Gehiago irakurri

Komunikazioa

Ez da izan sekula hain erraza familia eta hezkuntza komunitatea konektatzea. Familiek euren seme alaben inguruko informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko ahalmena dute beraien aurrerapen akademikoak egunean jarraitzeko.

Gehiago irakurri

Ikasketa. EVA

Koaderno digitalaren bitartez INIKA indar handiz sartu da ikasgelara. Moodle eta Google Classroomekin bat eginda, aurrez definitutako programazioa gelan irakasteko aukera zabaltzen zaio irakasleari.

Gehiago irakurri

200 ikastetxetik
gora gurekin

Lista ikusi