Webinarra “LOMLOE: konpetentzien ebaluazioa Inikan”

Jakina denez, aurtengo ikasturtean LOMLOE lege berriak, Lehen Hezkuntzako 1-3-5, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1-3 eta Batxilergoko lehen mailetan izango du eragina, eta honen harira Inikan bi Webinar prestatu ditugu.

Irailaren 21ean izan zen lehenego webinarrean 200 irakasletik gora parte hartu zuten, eta hau izan zen gai ordena:

1-LOMLOE konpetentzien araberako ebaluazioa Inikan.
2-LOMLOE rako trantsizioan dauden ikastetxeentzako irtenbideak, bikoiztasuna saihesteko eta ikasturtean egindako lana aprobetxatzeko.

Partaide kopuruaren arabera batetik eta ondoren izan dugun feedbakaren arabera, interes handia sortzen duen gaia dela erakutsi digu jardunaldiak.

Jarraipena izango du webinar honek urrian zehar ospatuko dugun bigarren saioan, zeinetan, konpetentzien haritik jarraituz, “proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta ebaluazioa” izango dugu hizpide. Inikan diarduzuen irakasle oro bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu

Webinarra berriro ikusi nahi duenak eskuragai dauka Inika-ren bideotekan 😉

Klikatu goain Webinarraren aurkezpena ikusteko !

2022-09-23T12:02:28+00:0023/09/2022|Albisteak, Destacados, Ekitaldiak, Nabarmenak|