400 bat pertsonak eman zuten izena “konpetentzi eta ebaluatzeko metodo integratua” gaiari buruz Inikak aurkeztu zuen webinarrean parte hartzeko.
Arrasate BHI” zentroak ere parte hartu du hizlari gisa, eta eskuzabaltasunez partekatu dizkigu gai horren inguruan azken urteotan egin duten lana, beraien esperientzia, hala nola, proiektua nola gauzatu duten eta azkenik nola buletinean konpetentziak islatuta azaltzea lortu duten.
Azken urteotan ikastetxeetan gaitasunak ebaluatzeko sistema eraginkor bat praktikan ezartzeko izan diren zailtasunak labur aipatzen hasi gara. Ondoren, gaitasunen ebaluazioa jasotzen duten buletin-diseinuen adibide batzuk aurkeztu ditugu.
Ikastetxe bakoitzaren errealitatearen arabera, buletin horiek konplexuagoak edo ez hain konplexuak izan daitezke, konpetentziak irudikatzeko orduan gehiago edo gutxiago zehaztuak. Batzuek oinarrizko 12 gaitasunak adierazten dituzte zuzenean buletinaren atal batean graduazio batekin. Beste aukera bat gaitasunak mailakatzea da, baina irakasgai bakoitzaren barruan. Eta, azken kasuan, gaitasun bakoitzaren adierazleak ebaluatzen dira dela graduazio baten bidez, dela barra-grafiko baten bidez. Jarraian, oinarrizko estatistika batzuk aurkeztu ditugu, adibide gisa.
Ondoren, praktikara eramanda, Inikan sistema nola konfiguratu eta Partzialen bidez nola ebaluatu aurkeztu dugu.
Azkenik, Arrasateko hizlariek beraien kasua aurkeztu digute.
Galdera-erantzunen txanda ondoren, agur esan diegu bertaratutakoei, eskainiko ditugun hurrengo webinarretara gonbidatuz, eta, bereziki, proiektuen araberako lanari buruz prestatzen ari garenera.

Webinarra grabatua ikusi nahi baduzu hona hemen esteka