VIII. Inika Jardunaldien hirugarren eta azken saioa Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHIn egin zen, eta bertan plataformaren azken berrikuntzak aurkeztu genituen. Inikak beste enpresa batzuekin lankidetzan jarduten duen proiektu batzuk ere erakutsi ziren: Deusto Sistemas (“PBL proiektuetan oinarritutako irakaskuntza optimizatzeko tresna”), Ibermática eta Urkide (“Adimen artifiziala hezkuntzari aplikatua”) eta Elhuyar (“Itzultzaile automatikoa”).