VIII. Inika Jardunaldien bigarren saioa Gasteizko Urkide zentroan egin zen, eta plataformaren azken berriak aurkeztu genituen. Inikak beste enpresa batzuekin lankidetzan jarduten duen proiektu batzuk ere erakutsi ziren: Deusto Sistemas (“PBL proiektuetan oinarritutako irakaskuntza optimizatzeko tresna”), Ibermática eta Urkide (“Adimen artifiziala hezkuntzari aplikatua”) eta Elhuyar (“Itzultzaile automatikoa”).