Urkidek hezkuntza arloko nazioarteko berrikuntza saria jaso du

Gasteizko Urkide ikastetxeak aitortza garrantzitsua lortu du berriz ere egindako lanagatik. Ikastetxeak Quality Innovation Award (QIA) saria irabazi du Euskadin, Hezkuntza kategorian. Hori dela eta, otsailean Belgraden (Serbia) jokatuko den Europako finalean Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko du. (hona notizia esteka)

Quality Innovation Award nazioarteko lehiaketa bat da, Excellence Finland irabazi-asmorik gabeko elkarteak 2007an sortua, “Produktu-, prozesu- eta antolaketa-berrikuntzak sortzea eta garatzea sustatzeko”. Urkidek ura kudeatzeko sistema aurkeztu zuen, “Taldekako lanean eta antolaketarako erraztasunean eta erabilgarritasunean oinarritzen den sistema”. Bost urte daramate berarekin lanean.

2020-10-19T09:01:22+00:0019/10/2020|Albisteak, Prentsa|