Mary Ward ikastetxeak IKT heldutasun ereduan goi maila lortu zuen

Mary ward Ikastetxeak 60 urte baina gehiago daramatza Donostian umeak eleanitza den modelo batean hezten.

Eskolan umeak hilabeteak dituztela hasten dira eta beraien bide pedagogiko eta pertsonalean hainbat esparru landu behar ditugu: harremanak, aniztasuna, idazketa, irakurketa, hizkuntzak, zientziak eta nola ez esparru digitala.

Hainbat urte daramatzagu alor digitala lantzen, horrela, gaur egun prest gaude beharrezkoak diren klaseak streaming bidez eskaintzeko, baina bide luzea izan da.

Eskolako azpiegiturak hobetu behar izan genituen, 1 x 1 ordenagailu proiektuak sustatu, material ezberdinak digitalizatu, google tresnak landu etab.

Hala ere, beharrezkoa genuen familiak, administrazioa eta eskola ondo lotzeko aukera eman ziezaguken plataforma bat, eta horrela, Inika topatu genuen.

Inika bidez komunikatzeak erraztasun handiak ekarri dizkigu esparru akademiko eta administratiboan. Gure familiek sakelekoan jasotzen dituzte, nota, ohar, errezibo, zita etab. Komunikazioa eta transparentzia asko hobetu ditugu.

Eskolaren ibilbidea eta plataformaren bultzada kontutan izanda, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen IKT heldutasun ereduan goi maila lortu genuen, berriz ere gure proiektuari bultzada berri bat emanez. Esan beharra dago, Inikaren diseinua oso lagungarria izan dela helburu hau lortu ahal izateko.

Horregatik, gaur atzo baina hobeto kudeatzen dugu komunikazioa eta aurrera pauso ederra eman digu Inikak eskolaren digitalizazio prozesuan.

2021-07-26T11:52:15+00:0026/07/2021|Albisteak, Nabarmenak|