2018-09-28T13:25:40+00:00

Más de 200
centros con nosotros

Ver listado

Gure historia

Ehundaka ikastetxeri irtenbide teknologiko aurreratuak eskaintzen dien kudeaketa programa da INIKA. Euskal Herrian buru dena 15 urteko esperientziarekin.

Hezkuntzaren arloko IKT produktuen garapenean datza bere jarduera: kudeaketa akademikoa eta ekonomikoa, irakaslearen koadernoa, gurasoendako APP-a…

Irakasle talde batek sortu zuen hasiera batean eta euskal herriko ikastetxe batzuetan ezarri zen. Duela 15 urte Ukabi eta Elkarmedia enpresek hartu zuten lekukoa. Geroztik, proiektuari jarraipena eman diote lurraldeko euskarri liderra bilakatu arte.

BIHE eta Sarean bezalako euskal eskola publikoko elkarteekin kolaborazioan egin du lan. Denbora horretan lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte beraien artean.

Lan mahaiak antolatzen ditu aldiro beraien alorrean erreferente diren ikastetxeekin. Batik bat, informazioa batzeko, hobekuntzak adosteko eta etorkizunerako garapen planak zehazteko. Lankidetza honetatik bi tresna indartsu sortu dira: “Gurasoendako app-a” eta “Irakasleen koaderno digitala”.

Dagoeneko milaka familietan erabiltzen den komunikazio sistema iraultzailea da “Gurasoendako app”-a. Goitik-behera aldatu du ikastetxe-familia harremana. Moodle eta Google classroomekin lotu daitekeen “Irakasleen koaderno digitalak” arrakasta handia izan du ikastetxeetan baita ere. Orokorrean, eguneroko lana erraztean duen erabilgarritasunagatik. Bestalde, hezkuntza komunitateko ordezkari asko hurbiltzen dira INIKAK antolatzen dituen jardunaldi teknologikoetara. Ekitaldi hauetan, ordurarte egin diren berrikuntza guztiak azaleratzen dira. Orotara, bezeroarekiko gertutasuna izan da INIKAren nortasun marka urte luze hauetan zehar. Mantendu nahi duen konpromiso bat.

INIKArendako urte klabeak izan dira azken hauek. Izen handiko enpresekin batera lan proiektuak hasi ditu. Adibide bezala ditugu hurrengoak: IBERMATICA-rekin “Hezkuntzara aplikatutako BIG DATA”, DEUSTO SISTEMAS-ekin “proiektu bidezko ikaskuntza (Project based learning)”, TECNALIA-VICOMTECH IK4-rekin, Urkide fundazioarekin eta beste hainbat teknologia-etxerekin.

Produktuen dibertsifikazioa aipagarria den beste alor bat da. Hezkuntza araututik hasita INIKAk bi merkatu-hobietarako moldatu du bere tresna bereziki. Hizkuntza eskolak eta musika eskolak dira hauek. Gogotsu jaso duten berria.

Bere heldutasunetik gertun dagoen momentu honetan, Inikak beste merkatu batzuetara zabaltzeari hasiera eman dio. Hau bideratzeko, hezkuntza sektoreko ekitaldi nabarmenenetan parte hartzeari ekin dio. Ikusi besterik ez dago, madrilen, SIMO EDUCACIÓN jardunaldian jarritako stand-a.

INIKA barruan itxaropena eta lanerako gogoa hauteman daitezke. Hezkuntza elkartearekin batera XXI mendeko erronkei aurre egiteko grina dago.

Aliatuak

Kolaborazioak

Ondo dakigu bakardadean ezin daitekeela hazi. Aliantza estrategikoak ezarri ditugu esperientzia eta sona handiko enpresa eta profesional ugarirekin. Ikastetxeendako irtenbide osoa eta eraginkorra izatea da gure helburua.

Ezberdintzen gaituena

Gertutasuna

INIKAn batasuna, talde lana, errespetua, zintzotasuna eta gertutasuna egiten dugun orotan islatzen dira. Eskaintzen dugun produktua osoa, eskuragarria eta erabiltzeko erraza da. Honi gure gertutasuna gehitzen diogu eta horregatik, mantentzen ditugun harremanak konfiantzazkoak eta ziurrak dira.

Eskarmentua eta espezializazioa

Gure ikuspuntua beste ikerketa eta garapen alor batzuetara zabaldu den arren, kudeaketa akademikoan dugu indar gehien. Bertan lortu ditugu edozein proiektutarako hain garrantzizkoak diren bertuteak: Esperientzia, heldutasuna, ardura eta guzti hauen gainetik, espezializazioa eta bezeroari arreta. 200 bezerotik gora izatea da gure berme nagusia.

Berehalako arreta

Bezeroei arreta zerbitzurik onena eskaintzea da gure helburu nagusienetakoa. Mantentze lanetarako dugun taldea INIKAn espezializatutako langileez osatuta dago laguntza azkarra eta eraginkorra izan dadin. Gure lan taldea profesionala, adeitsua eta gertukoa dela argi ikusiko duzue.