FEDADI (Federación de Asociaciones de Directores-as) estatu mailako erkidego ezberdinetako Bigarren Hezkuntzako zuzendari elkarteak biltzen dituen federazioa da. Bere azken batzarra Cartagenan egin du maiatzaren 8tik 10era bitartean. Batzarrean, LOMCE legeak ikastetxeen kudeaketaz eta zuzendaritzaz diona aztertu da. Bestalde, erkidegoetan ematen diren praktika onen atalean, Ana Albisuk (Beasain BHI) Irakasle Koaderno Digitala aurkeztu du, INIKAk eta Euskadiko hainbat ikastetxek osatu dutena. Aurkezpen arrakastatsua izan zen, zuzendarien artean interes handia sortu zuena.