Kudeaketa akademikorako softwarea
|
|
|
|
Zer da Inika ?
Kudeaketa akademiko-an internetez lan egin ahal izateko ikastetxeentzako programa informatiko bat da Inika.
Ezaugarriak
Inika edozein ikasketa ereduatara egokitzen da, hasi Haur eta Lehen hezkuntza, DBH, Batxillergoa, Lanbide heziketa edo Helduentzako ikasketa
Online lan egiten du (esportazio beharrik gabe Interneteko informazioa beti da erreala) eta elebiduna da.
Inikak ez du postu bakoitzean instalaziorik eskatzen (idazkaritza postuak ezik). Ikastetxeak eraikin bat baino gehiago izanik ere arazorik gabe lan egin dezakegu.
Multzoka e-mailak bidali ditzakegu: Nahi ditugun ikasleak edo gurasoak aukeratu eta gero, mezua idatzi eta klik batez Inikak e-mailak bidaliko dizkie.
Irakasle, guraso eta ikasleek Internetez harituko dira. Irakasleek web-ez elkar komunikatu, notak sartu eta hutsegiteak betetzen dituzten bitartean ikasleek Web-a erabiliz noten kontsultak ere egin ditzakete, eta gurasoak bere seme-alaben tutorearekin harremanetan jarri eta kalifikazioen jarraipena egin
SMS moduloa-ri esker ikastetxeek gurasoei premiazkoa den informazioa bidali diezaiekete, eta baita, hala nahi izan ezkero, seme-alaben hutsegiteen berri eman ere, modu automatiko batean.
PDA moduloa erabiliz, irakasleek klasean dauden bitartean ikastetxeko Wifi-a medio, egunean eguneko hutsegite eta intzidentziak erregistratu, espedienteak ikusi edo ikasleen datu pertsonalak kontsultatu ditzakete.
Inikaren atal funtzionalak: ikasleen kudeaketa, irakasleak, gurasoak, notak, hutsegiteak, neurri zuzentzaileak, garraioa, jangela, ikastetxez kanpoko aktibitateak, zerrendak, boletinak, akta ofizialak edo hainbat estatistika.
Inika-ren osagaiak
 |
Inika: sistemaren muina da,beharrezkoa. Ikasturtea hemen konfiguratzen da, kurtsoak, Gaiak, Irakasleak, Ikasleak e.a. |
 |
eInika: Inika internetez, Intranet edo Internet-etik. Instalaziorik gabe, Interneteko arakatzaile bat ez ezik. Edonon izanik ere ikasle batek azterketa emaitzak ikusi, irakasleek berriz notak edota hutsegiteak ezarri eta Gurasoak bere seme-alaben kalifikazioen jarraipena egin. |
 |
InikaRPT: Inikaren ondoz ondoko osagaia. Hau ere ezinbestekoa. Zerrendak, Buletinak, Aktak, Estatistikak. Eta erabiltzaile aurreratuentzat SQL sortzaileak, kontsulta eta Grafiko dinamikoak. Informeak zure erara itxuratzeko ala hutsetik berriak sortzeko. |
Inika-ren moduloak (aukerazkoak)
 |
InikaSMS: hau aukerazko modulua da. Honen bitartez hala eskatzen duten gurasoak bere seme-alaben hutsegiteen berri jakin ahal izango dute SMS bidezko mezu motzen bidez instant batean. |
 |
InikaDAE: InikaDAE-ren bitartez, Inika-Peñalara (ordutegi sortzaileak) akordioari esker, ikastetxeek ordutegiak sortu ahal izango dituzte eta ondoren DAE-ra esportatu. |
|