IKASTEA Hezkuntza-atari berriak sistemaren informazio eta zerbitzu guztietara sartzeko puntu bakarra eskaintzen die hezkuntza-sistema osatzen duten pertsona guztiei: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak.
Hezkuntza-eragile guztien proposamen eta eskaeretatik sortzen da eta on-line baliabide didaktikoak izango ditu, haien eskura egongo direnak. Orain arte, Hezkuntza Sailaren web orrian eta Hezkuntzari lotutako organismo eta proiektuei (ISEI-IVEI, unibertsitateak, Tknika, Irale, Euskadiko Eskola Kontseilua, Berritzeguneak, Zientziategia,etab…) eskainitako hamabost atari telematikoetan zegoen sakabanatuta euskal hezkuntza-sistemari buruzko informazioa. IKASTEAK online baliabide horiei guztiei sarrera zentralizatu eta erraza eman nahi die eta, gainera, hezkuntza-sistemaren informazio guztia puntu bakar batean birkokatzen du.
"IKTak gure ikastetxean gauza interesgarriak egiteko erabiltzen ditugu" Legarga LHI (Mungia)