Hezkuntzako komunikatua argitu
|
|
|
|
|
Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 18:12etan |
|
Idatzi honen arrazoia , Hezkuntzak bidali duen komunikatua argitzea da. Bertan 2012-2013 ikasturtean, Hezkuntzako NOTAK-FALTAK aplikazioa erabiltzea derrigorrezkoa dela dio.
Hezkuntzako ordezkariekin bildu ondoren, hau da beraiek transmititu digutena. Derrigorrezkoa, 2012-2013 ikasturtean aplikazio horretan Nota Finalak sartzea da, ondoren Dokumentazio ofiziala atera ahal izateko. Ikasturtean zehar ikastetxe bakoitzak erabakiko du hezkuntzako aplikazioa edo beste aplikazioren bat (INIKA adibidez)erabili. Aurrera begira ere hau horrela izango dela ziurtatu digute.
Hezkuntzak inportazio esportazio prozesuak ezarri ditu. Modu honetara, beste aplikazioak (INIKA adibidez) erabiltzen dituzten ikastetxeak lanak ez dituzte bikoiztu beharko. Jadanik badira pare bat urte EJIE rekin lanean hari garela esportazio – inportazio fitxategi hauek garatzen.
Aurtengo ikasturtean ez da derrigorrezkoa izango Nota Finalak hezkuntzako aplikazioan betetzea. Ala ere gure asmoa gure bezeroen esportazioa egitea da. Modu honetara prestatuta ditugun prozesuak frogatuko ditugu, 2012-2013 ikasturterako dena prest egon dadin.
Hurrengo egunetan, gai honi buruz informazio zabalagoa jakinaraziko dizuegu.
|
Akta, espediente eta historialen eguneraketa
|
|
|
|
|
Asteartea, 2011(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 09:30etan |
|
Akta, espediente eta historialetan dauden aldaketak aztertu ondoren, eguneraketa egiten hasi gara ikastetxe guztietan aurtengo eredu ofizialen arabera.
|
Eskaeren inportazioan izandako inzidentziak
|
|
|
|
|
Ostirala, 2011(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 09:16etan |
|
Hezkuntzako Excel fitxategian bi arazo detektatu ditugu.
- Ikasle batzuk errepikatuta azaltzen dira.
- Haur Hezkuntzako kode ofiziala “112” izan behar zuen eta “110” etorri da Excel fitxategian.
Bi arazo hauek konpontzeko eguneratze berri bat sortu dugu.
Aurrerantzean eta pentsatuz honelakoak sarritan gerta daitezkeela, bi erabaki hartu ditugu:
- Inika modu erraz batean eguneratzeko azalpenak emango dizkizuegu. Dokumentu honetan adierazten dira jarraitu beharreko pausuak: Inika aktualizatu
- FOROA ireki dugu. Foroan izango duzue Hezkuntzarekin egin beharreko inportazio/esportazio prozesuen berri gehiago. Zuen erabiltzaile eta pasahitzarekin parte hartzeko aukera ere izango duzue. Bertan publikatuko ditugu errepikatzen diren arazoak eta bere soluzioak.
|
|
Asteazkena, 2011(e)ko martxoa(r)en 23-(e)an 16:57etan |
|
Kaixo lagunok,
EJIEtik jakinarazi digute Excel fitxategia sortzerakoan zegoen akatsa zuzenduta dagoela. Beraz Excel fitxategia berriro bajatu eta jarraitu prozesua. Hona hemen jarraitu beharreko pausoak adierazten dituen dokumentua: eskaeren karga
Dudarik edo arazorik baduzue deitu Inikako mantenura.
Ondo izan,
|
|
Osteguna, 2011(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 11:06etan |
|
Kaixo lagunok,
Excel-eko fitxategiarekin arazoak daudenez, itxaron berri gehiago izan arte.
|
Historiala bidali Hezkuntzara
|
|
|
|
|
Osteguna, 2011(e)ko urtarrila(r)en 20-(e)an 09:37etan |
|
Gogorarazten dizuegu, laster ikasleen historialak bidali behar ditugula Hezkuntzara.Momentu honetan frogak egiten ari gara eta dena prest dugunean abisatuko dizuegu. Bestalde, Durangoko bileran esan genuen bezala, prozesu hau ongi burutzeko zenbait kode ofizial sartu behar ditu ikastetxeak Inikan.
Hona hemen (historiala exportatu) egin beharrekoa adierazten duen dokumentua. Dudarik baduzue jarri Inikako mantenuarekin harremanetan.
|
Ikasleen datuen esportazioa Hezkuntzara Abendurako
|
|
|
|
|
Astelehena, 2010(e)ko abendua(r)en 20-(e)an 18:26etan |
|
kaixo lagunak,
Gogorarazten dizuet ikasleen datu pertsonalak abenduaren amaiera baino lehen bidali behar direla Hezkuntzara. Inikatik fitxategia sortzerakoan arazo edo zalantzak izanez gero Inikako mantenura deitu eta hezkuntzako aplikazioan fitxategia kargatzerakoan arazo edo zalantzak badituzue CAUra deitu.
|
|
Osteguna, 2010(e)ko azaroa(r)en 11-(e)an 11:22etan |
|
Kaixo lagunok,
Lehen fasea hastera goaz.Fase honetan, ikastetxean momentu honetan dauden ikasleen datu pertsonalak Hezkuntzako aplikaziora bidaliko ditugu.
Erantsitako dokumentuan daude egin beharreko pauso guztiak. Manuala.pdf
Ondo izan,
|
2010-2011 ikasturteko plangintza
|
|
|
|
|
Osteguna, 2010(e)ko azaroa(r)en 04-(e)an 18:29etan |
|
2010-2011 IKASTURTEKO PLANGINTZA
1. Inikatik Hezkuntzara ikasleen datu pertsonalak bidali behar dira.
- Nortzuk bidali behar dute?
- Ikastetxe guztiak (publikoak eta kontzertatuak). Aurreko urtean ere bidali zutenak barne.
- Zein ikasketa mota ezberdinetako datuak bidali behar diren?
- Denak, Batxilergoa eta Zikloak izan ezik (hezkuntzako sailak ontzat hartu dituenak). Batxilergokoak eta ziklokoak inongo kasuan ez dira bidali behar, bikoizketak ekiditeko.
- Noizko?. 2011ko Otsailean eskaerak hasten dira. Data honetarako ikasleen datu pertsonalak bidalita egon behar dute.
-
- Prozesu hau ikasturte honetan bakarrik egingo da. Hemendik aurrera ez da egin beharko.
2. Historikoak.
-
- Derrigorrez LOEko historialak bidali behar dira.
- Nortzuk bidali behar dituzte?
- Ikastetxe guztiak (publikoak eta kontzertatuak) eta irakaskuntza mota guztiak (hezkuntzak onartutakoak)
-
- Noizko?. Martxoa eta Maiatzaren artean lehenengo frogak egingo dira datuak bidaltzen ikastetxe pilotu batzuekin. Historialeko datuen bidalketa ikasturtea amaitu aurretik egin behar da.
- Prozesu hau ikasturte honetan soilik. burutuko da. Hemendik aurrera ez da egin beharko.
- 2010-2011 ikasturte honetako Espediente eta Azken Notak.
- Nork bidali behar dituzte?
- Ikastetxe guztiak (publikoak eta kontzertatuak) eta irakaskuntza mota guztiak (hezkuntzak onartutakoak)
-
- Noiz?. Nota guztiak sartu eta berrikusi direnean.
- Behin kalifikazio guztiak hezkuntzara bidali direnean, Akta Ofizialak Hezkuntzako aplikaziotik aterako dira.
|
|
Asteazkena, 2010(e)ko urria(r)en 20-(e)an 16:46etan |
|
Ejiek emandako informazioaren arabera:
Aurtengo Dae betetzerakoan, ikastetxeak ez dituzte datu guztiak orain bete behar.
Momentu honetan, datu basikoak beteko dituzte, Irakasleak, ordutegiak.. (urtero bezala).
Ikasleak, taldeak eta abar, ikasturtean zehar bete edo Inikatik bolkatu beharko dituzte.
Hezkuntzako aplikazioan ikastetxeak alta eman behar dituen datuetako asko, inikatik exportatu ahal izango dira. Adibidez ikasle eta gurasoen datu pertsonalak, taldeak, espedienteak, notak eta abar. Prozesu honen amaieran, posible izango da hezkuntzako aplikaziotik urte amaierako paper ofizialak (Aktak, Historiala…) ateratzea.
Inikako lan taldearen aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu datu trukaketa hau ahal den txukun eta egokien egiteko, orain baina batez ere hurrengo ikasturteei begira.
Bestalde prozesu honetan, guri eskatzen zaigun kolaborazio eta konpromiso bera eskatzen diogu beste parteari (Ejie –Hezkuntza) .
Bilera bat egitekotan gara Ejie eta Hezkuntzakoekin gai honi buruz. Bilera ondoren informazio gehiago bidaliko dizuegu.
Gogoratu www.inika.net orrialdean dituzuela beti gure azken albisteak.
Inika taldea
|
|
|