Inikak GHC Peñalara-rekin batera Ikastetxeen ordutegiak egiteko modulo berria argitaratu du eta ondoren DAE-ra (Hezkuntza) bidali ahal izango da.
Prozesua honela izango da: DAE-tik ikastetxe bakoitzak bere datuak jeitsiko ditu InikaDAE-ra. Hemen datu hauek ikusi eta moldatu ahal izango dira modu errazean konplikaziorik gabe, adibidez irakasle bati baja eman, inpartizio talde berriak sortu e.a.
Datu hauek ikastetxeak nahi bezela egokitu ondoren, GHC (Peñalara) aplikaziora esportatu ahal izango dira.
Peñalaran ordutegi egokia sortu ondoren InikaDAE-ra esportatu ahal izango da. Bertan azken ikutuak eman eta DAE-ra esportatuko dugu.
InikaSMS modulo berria plazaratu dugu. Gure kalkuluen arabera gutxi gorabehera 3 hilabete beharko dira eta ondoren Inikako edozein ikastetxek eska dezake berean martxan jartzeko.
Bertsio honekin urrats garrantzitsua egiten dugula kontutan izan behar da:
Funtzionatzeko ikastetxeak ez du mugikorrik behar, dena internetez egiten da.
Ez da bakarrik Gurasoei hutsegiteak jakinarazteko. Abisu eta alertak bidali ditzakegu SMS bidez ikastetxeko partaide guztiei, guraso, ikasle, irakasle edo langileei.
Demo batzuk zintzilikatu ditugu, instalaziotik hasita, registratzea eta funtzionatzeko era esplikatuz. Animatu InikaSMS demoak ikustera.
Modulu honen bitartez, nahi duten gurasoek bere mugikorrean seme-alaben hutsegiteen berri jakingo dute SMS bidezko mezu laburren bitartez edo Irakasle naiz Tutoreak bidalitako ohar garrantzitsuak jasoko ditu.