Kudeaketa Akademikoa Internet bidezko softwarea : Ezagutu Inika 3 pausotan.

1.Sarrera (DEMO)

demo_inika.gif





Ikuspegi orokorra

2.eInika (DEMO)

demo_inika.gif





Inika Web-ez

3.InikaRPT (DEMO)

demo_inika.gif





Txosten sortzailea

Arduradunak

Jose Mª Aizpurua
Jose Luis Ulazia

Telf: 943 02 51 00
Fax: 943 85 71 50

email: inika@ukabi.com
kontaktua
www.ukabi.com
www.elkarmedia.com

Hasiera Ibilbidea

Ibilbidea

PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2010(e)ko otsaila(r)en 10-(e)an 10:39etan

IBILBIDEA

15 urte paseak dira jada Inikaren aurreneko bertsioa kaleratu genuela.15 urte Ikastetxeek kudeaketa akademikoaren inguruan izan ohi dituzten duda eta arazoei sostengu ematen eta formakuntza ematen . Irakatsi ez ezik , asko ikasi dugu ibilbide honetan eta lan talde sendo bat osatu dugu. Finean Inika Kudeaketa Aplikazio bat baino gehiago bilakatu da. Urteen poderioz jaso dugun jakintza, Ikastetxe naiz elkarte desberdinekin sortu ditugun erlazioak  (BIHE, SAREAN, SORTZEN IKASBATUA) eta Inika osatzen dugun giza taldea dira Inikaren baliabiderik garrantzitsuena.

Inikaren aitzindari izan  zen lehenengo aplikazioa MS-DOS Sistema Eragilearen gain FoxPro erabiltzen zuen. Ondoren Windows-eko  bertsioa etorriko zen Visual-Basic-en garatua eta gaur egun Microsoft Access eta .NET teknologiak erabiltzen ditugu  eta Internet-en garapenean murgilduta gaude.

Inika  PREMIA plataformarekin bateragarria da. Gure soluzioak plataforma honen baliabideak erabiltzen ditu. Beti egokitu izan gara PREMIAREN baliabideetara eta aurrerantzean ere hori da gure helburua.

Gure iritziz bitarteko tresnak garrantzitsuak badira ere, guretzat garrantzitsuena lortu dugun ingurunearen jakintza maila da. Hau da gure bizirauteko arrazoia eta bermea.

AURRERA BEGIRA

Etorkizuna Internet bidezko kudeaketa denik, ez dugu zalantzarik . Hari hau jarraituz dihardugu azken 4 urtetan eta horra bere emaitza eInika, alegia, Inika-ren Internet bidezko kudeaketa osagaia.

Galdera izan daiteke, izango al dira Internet bidezko teknologiak gaur egungo soluzioen ordezkari ala osagarri ? Beste moduz, gai al da teknologia hau (azkartasuna, segurtasuna, fidagarritasuna kontutan izanik) egun ditugun soluzioak erabat baztertzeko?. Ikusteko dago gure iritziz. Ala ere Gure erantzunak gaur egun bi munduak uztartzen ditu. Windows bidezko garapen klasikoa eta Internet bidezkoa. Etorkizunak esango digu zein den bakoitzaren lekua.

Bestalde, software librezko plataformak azken urteetan izan duten bilakaera kontutan izanik, Inika garatzen dugun Enpresak (Ukabi eta ElkarMedia S.L.), dagoeneko Enpresa Kudeaketa arloan (Linux , Apache, PHP eta MySQL) Software librezko tresnak erabilitako soluzioak garatzen hasiak gara (Bezero-Hornitzaileen arteko eskaeren kudeaketa hobetu asmoz Internet bidezko soluzioak) . Baita Web orrialde aurreratuak (Web 2.0) deitzen direnen garapenean ere alegia CMS eta Eduki Kudeaketa sistemen implantazioan.