Jose Mª Aizpurua
Jose Luis Ulazia
Telf: 943 02 51 00
Fax: 943 85 71 50
email: inika@ukabi.com
kontaktua
www.ukabi.com
www.elkarmedia.com
Software Ingeniaritza |
|
|
|
| Asteazkena, 2010(e)ko otsaila(r)en 10-(e)an 10:41etan |
|
Inikaren garapenean bi empresak diardugu elkarlanean. UKABI S.L eta ElkarMedia S.L.. UKABI S.L Ukabi informatikan eta informazio teknologien arloan enpresa-munduari begira zerbitzu integrala duen enpresa bat gara. Esperientzia zabala dugu kudeaketa-irtenbideak eta informatika-sare eta ekipoak jartzen. Gure proiektu eta zerbitzuak zabalak dira: gure bezeroen beharren arzterketa egitetik hasi eta programa eta ekiporik egokienak jartzeraino iristen da, bai eta enpresako langileek behar duten prestakuntza eta zerbitzu tekniko eta mantenimendurik osoena ete eskaintzen dugu, ikusten baitugu enpresek gero eta sarriago eskatzen dutela zerbitzu integral bat, eraginkorra eta pertsonalizatua, balio erantsia eskeiniko diena informazioaren teknologiei dagokion guztian. Ukabiren helburua enpresen garapenari languntzea da, haiek dituzten baliabideak egokituz, prozesuak erraztuz eta lehiakortasuna handituz, teknologiaren garapena eta ezarpenaren bidez. GIPUZKOA (AZPEITIA) Salbe Auzunea, 39 Behea Tfno: 943150101 http://www.ukabi.com
ElkarMedia, S.L. Irakaskuntza, Zerbitzu eta Hedapen Teknologikorako enpresa bat da, bere bezeroen hazkuntzan bultzada bat emateko sortua. Azken finean, bezeroen informazio sistemak bideratu eta optimizatzeko eta merkatu lehiakorragoetarako beraien hedapenean laguntza bat emateko sortutako enpresa. ElkarMediak urte luzez Elgoibarko IMH (Makina Erreminta institutoa http://www.imh.es/ ) -ko Ingeniaritza eskolako Informatika formakuntzaz arduratzen da. Elkarmediak Webgune dinamikoak, eleanitz eta garatuak sortzen ditu. Intranetak eta eComerce-ak. Web 2.0 inguruko Web Eduki Kudeatzaileak (CMS-ak) implantatzen ditu. Bezeroak Udaletxeak, Enpresak eta Ikastetxeak dira besteak beste. ElkarMediak Q-dea izeneko Kudeaketa Sistema Integratua propioa du (ERP) .Q-dea bereziki industriara bideratutako kontrolerako aplikazio bat da, elkarrekiko osagarriak diren hiru moduluz dago osatua eta industriako hiru oinarrizko arlo hartzen ditu kontutan: Kudeaketa Komertziala, Produkzio Kudeaketa eta Kalitate Kudeaketa. ElkarMedia, S.L. enpresak zure eskura jartzen du LOTUS DOMINO plataformen instalazio eta mantenimenduan duen eskarmentua eta ezagutza, ez hori bakarrik, baita plataforma hauen gaineko datu-baseetan oinarrituriko aplikazioen sorrera ere. Azpeitiko Udaletxeko espedienteen kudeaketa honen adibide. GIPUZKOA (AZKOITIA) Aingeru, 9 Tfno: 943 850874 Fax:943 857150 http://www.elkarmedia.com/
|


