IKASTEA Hezkuntza-atari berriak sistemaren informazio eta zerbitzu guztietara sartzeko puntu bakarra eskaintzen die hezkuntza-sistema osatzen duten pertsona guztiei: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak.
Hezkuntza-eragile guztien proposamen eta eskaeretatik sortzen da eta on-line baliabide didaktikoak izango ditu, haien eskura egongo direnak. Orain arte, Hezkuntza Sailaren web orrian eta Hezkuntzari lotutako organismo eta proiektuei (ISEI-IVEI, unibertsitateak, Tknika, Irale, Euskadiko Eskola Kontseilua, Berritzeguneak, Zientziategia,etab…) eskainitako hamabost atari telematikoetan zegoen sakabanatuta euskal hezkuntza-sistemari buruzko informazioa. IKASTEAK online baliabide horiei guztiei sarrera zentralizatu eta erraza eman nahi die eta, gainera, hezkuntza-sistemaren informazio guztia puntu bakar batean birkokatzen du.
Bai, bai. Badakigu. Askotan ikusi duzuten bideo bat da. Jada 'klasiko' bihurtu dena. Baina berdin zaigu. Nork azaldu diezaguke dakorkiguna hobeto, 1988-an Asimov jaunak baino?
(Isaac Asimov en "El Mundo de las Ideas", de Bill Moyers. 1988. Visiones futuras sobre la (auto)enseñanza.)
'Academia Khan': Ezagutza zabaldu eta konpartitu mugaz-haratago ("free world class education to anyone anywhere"
'Khan akademia', irabazi asmorik gabeko organizazioa, egiteko batekin jaio da: doako eta kalitatezko heziketa munduko edozeinentzat edonon izanik ere. Gunean dituzten baliabide guztiak libre daude edonorentzat. Ez dio axola ikasle bat izan, irakaslea, eskola, edo pertsona heldu bat ikasgeletara itzultzen dena 20 urteren ondoren .... Khan Akademia-ren materialak eta baliabideak libreak daude eta erabat doakoak dira.
Horizon 2011 txostenak goi-mailako hezkuntzaren arloan jasotzen dituen etorkizuneko joerak
Ikasle askok egunero erabiltzen dituzte gailu mugikorrak esparru akademikoan eta hemendik gutxira baita ere erabiliko dituzte liburu elektronikoak, tabletak eta Errealitate Handitua e.a. Horra hor Horizon 2011 txostenak goi-mailako hezkuntzaren arloan jasotzen dituen etorkizuneko joerak. Txosten horrek irakasleen paperaren erronkak eta ikasteko metodologiak ere aztertzen ditu.