Tel2:943025100
email: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
Inika arduraduna
Jose Mari Aizpuru
| Mantenu sailean aldaketak: 'Ticket sistema' |
|
|
| 2009-(e)ko iraila-ren 03-(e)an | |
|
Inikako komunikatua ikastetxeentzat. Jarraian aipatuko ditugun berrikuntzekin hasiko dugu datorkigun ikasturte berria.
Inika proiektuan parte hartzen duen Ukabi enpresak, ISO 9001 eta 14001 kalitatezko zertifikatuak lortu ditu. Gertaera honek gure proiektuko departamendu ezberdinei lan egiteko era aldatzen dio, izan ere kalitatezko sistema eta etengabeko hobekuntza batean sartzen gaitu. Zertan eragiten dio aldaketa honek mantenuko departamentuari? ![]() Etengabeko hobekuntza prozesu honetan, mantenuko departamentuari bere bezeroen intzidentzia guztiak eta hauen soluzioak jasotzea eskatzen zaio. Intzidentzia hauei eginiko jarraipenari esker, gehien errepikatzen diren arazoak aurkitzea ahalbidetuko digu, hauei soluzio egoki bat emateko. Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko www.inika.net web orrian ticket prozesu batean oinarritutako atal bat jarri dugu eskuragarri. Honen funtzionamendua honakoa da: Ikastetxeak bere intzidentziarekin erregistro (ticket) bat sortuko du. Mantenuko langileak intzidentzia konponduko du eta arazoari emandako soluzioarekin ticketa osatuko du. Amaitzeko langileak ikastetxera deituko du bere arazoa konpondua izan dela adieraziz. Irailaren 7tik aurrera hasiko gara sistema berri hau martxan jartzen. Honekin batera beraren funtzionamenduaren berri ematen duen dokumentua doakizu. Aurretik zuen lankidetza eskertuz. Adeitasunez, Jose Mari Aizpurua |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|








