|
Ongi etorria Inika kide berriak |
|
2009-(e)ko ekaina-ren 02-(e)an |
|
CPEPS San Miguel - Fundación VDA.Elizarán BHIPCEP (Donostia)
CEP Arrasate Herrieskola LHI (Arrasate)
IES Campezo BHI (Campezo)
|
|
|
Ongi etorria Inika kide berriak |
|
2009-(e)ko ekaina-ren 02-(e)an |
|
Inika osatzen dugunon partez ongi etorria eman nahi diegu
CEP KURTZEBARRI LHI (Arretxabaleta)
CPEIP SAN MIGUEL ARCANGEL HLHIP (Mutriku)
|
|
|
Ongi etorria Inika kide berriak |
|
2009-(e)ko apirila-ren 20-(e)an |
|
Inika osatzen dugunon partez ongi etorria eman nahi diegu
IES SORALUZE BHI (Soraluze)
CEP PEDRO M.OTAÑO LHI (Zizurkil)
|
|
|
Segurtasun zerbitzu berriak |
|
2009-(e)ko martxoa-ren 27-(e)an |
|
INIKAK SEGURTASUN ARLOAN ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZU BERRIAK
Inikan gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu aplikazio eta datuen segurtasunari. Hau dela eta, oso garrantzitsuak diren bi zerbitzu berri martxan jartzera goaz.
1. eInika web orri segurua (zertifikatu SSla ,instalazioa eta ruterraren konfigurazioa). https://zentrua.inika.net/eInika
a. Zenbatekoa 150 € ikasturteko.
2. Urrutiko segurtasun kopia automatikoak.
a. Zenbatekoa 300 € ikasturteko.
3. Zerbitzariaren mantenua : Inika zerbitzariari dagozkion arazoak babesten dira. Adibidez: Zerbitzari aldaketak, CISCO-k eragindako arazoak, birusak, 'Windows'-en eguneratze automatikoak eragindakoak, 'direktiba' arazoak, 'terminal' lizentzien arazoak edo Inikarako konfiguratutako inpresoren arazoak.
a. Zenbatekoa 200 € ikasturteko.
Prezio hauek ez dute BEZaren %16a
|
|
|
Inika 6.5 bertsioa berriaren berrikuntzak |
|
2009-(e)ko martxoa-ren 25-(e)an |
|
Amaitu dugu azken bertsioaren ezarpena ikastetxez ikastetxe. Lan handia izan bada ere merezi zuelakoan gaude. Inikaren azken bertsioak hobekuntza ugari dakartza, arlo eta atal desberdinetan. Aplikazioari dagokionean, RPT-ari eta eInika-ri dagokionean. Hona hemen berrikutza nabarmenenak atal desberdinetan sailkatuak
Inika 6.5 bertsioa berriaren berrikuntzak
- Ikasle, Irakasle, Langile eta Gurasoentzat 'selektoreak' jarri ditugu, InikaRPT-n bezala, erabilgarriak atalean
- Historikoen batazbestekoentzat Menú sarrera berria, Multzoka atalean
- Aldaketa eta berrikuntza ugari SMS-Korreo atalean. (SMS bidez abixuak bidaltzeko, Korreoa multzoka bidaltzeko e.a)
- Gurasoetan, Langileetan eta Irakasleetan aurtengoak/danak filtroa
- ABIES-era exportazioa
- Egutegia: Irakasle batek egun eta ordu berdinean bi talderi gai bat eman dezake
- 9 ordu hutsegiteetan
- Garraiorako egitura berritua. (Goizez ibilbide-geltoki bat, arratsaldez beste bat)
- Jangelarako egitura berria
- Segurtasun arloan, automatikoki Inikak datuen kopia bat egiten du astero
- Irakasleen hutsegiteak
- Perfil berriak: jangela arduraduna, orientatzailea, zaintza
InikaRPT-n berrikuntzak
- Ikasle, Irakasle, Guraso eta Langile 'selektore'-en hobekuntza
- Edozein informe PDF-z ateratzeko aukera
- Boletinak PDF-zkoak eInika-n automatikoki publikatzeko aukera
- Informeen segurtasunari buruz, perfilen erabilpen hobetua
eInika
- Jangela, Garraio eta Kanpo ekintzen garapena
- Hutsegiteen garapena. Intzidentziak hutsegiteetan: jarrera, etxeko lanak eta berandu
- Mezu sistemaren garapena
- Ikasle baten jarraipena: bilerak, elkarrizketak irakasle eta tutoreentzat
- Agenda
- Boletinak PDF-z gurasoak ikusteko aukera
- Faltak ixteko aukera data batetik atzera
- Tutoreak notak aldatu/ez aukera
|
|
|
Mantenurako ordutegi berria |
|
2009-(e)ko martxoa-ren 17-(e)an |
|
Inikako lantaldeak bere bezeroei mantenu hobea eta kalitatezkoa eman asmoz , jarduera hau hobeto antolatzea erabaki dugu ordutegia berria ezarriz.
Ideia bezeroekiko hartu-emana goiz-eguerdi partean izatea da 3rak bitartean, eta arratsaldeak berriz barne lanerako erabili, alegia, zuen eskaerak burutu, akatsak zuzendu, garapena egin ea.
*Gogoratu eskaerak emailez egitea modurik egokiena, juxtuena eta denon mesederako dela. Horrela egiten bada lan zerrenda burutzeko orden bat dugulako.
Mantenu zerbitzuaren ordutegi berria
Apirila eta Maiatza bitartean:
- Astelehenetik - Osteguna bitartean: Goizeko 8retatik arratsaldeko 3retara
- Ostiraletan: Goizeko 8retatik eguardiko 1etara.
Ekainean
- Astelehenetik - Osteguna bitartean: Goizeko 8retatik arratsaldeko 6retara
- Ostiraletan: Goizeko 8retatik eguardiko 1etara.
Erabakia denon mesederako izango delakoan.
Ondo izan
Inika Lan Taldea
|
|
|
PREMIA-ren 09-02 zirkularraren aritik |
|
2009-(e)ko otsaila-ren 02-(e)an |
|
Ikastetxe asko guregana zuzendu zarete PREMIAko 09-02 zirkularraren inguruan argibideak eskatuz. Hau dela eta Inikatik zera adierazi nahi dugu:
Gaur egun INIKA zerbitzaria PREMIA sarean konektatzearen arrazoi nagusia egonkortasuna dela esan genezake abiadurarekin batera.
Egonkortasuna:
Adibide batekin azalduko dugu. Pentsa Boletin edo Akta garaian Idazkaritzakoak Inika zerbitzarira konektatzeko sare lokala erabili ordez Interneta erabili beharko balute. Ez al litzateke internetaren gorabeheren dependentzia handiegia ?
Abiadura:
Inika zerbitzaria ikastetxe bertan kokatzen den bitartean, Inika naiz eInika aplikazioak abiadura handiagoz exekuta daitezke ikastetxeko sarea erabiliz (sareko abiadura), internetera irten eta berriro sarera itzuli ordez (internetaren abiadura+sarearen abiadura).
Beraz PREMIA saretik ateratzearen Ondorioak laburbilduz hauek lirateke :
-Internetaren dependentzia
-Abiadura murriztea
-kudeaketaren zailtasun gehitua
Gure proposamena
Gure iritziz segurtasuna eta erabilgarritasunaren artean oreka bat bilatu behar da.
Inika PREMIATIK ateratzea aukerarik seguruena izan daiteke, baina erabilgarritasunaren ikuspuntutik ez dugu uste aukerarik egokiena denik aurrez esan ditugun arrazoiengatik.
Inika zerbitzaria PREMIA sarean egoteak abantaila asko ditu ateratzearekin alderatuz eta hau errespetatu behar litzatekela uste dugu. Eta galdera da, Inika zerbitzaria PREMIAtik banandu baino ez al da hobe integratzea ? Alegia. Guk ez genuke inolako eragozpenik zerbitzari eta ADSL horren kudeaketa PREMIAren esku uzteko egoki deritzon segurtasun neurriak har ditzan aurrez erabilgarritasunari buruzko oinarriak adosten baditugu.
Bestalde kontutan hartuz gero eta Ikastetxe gehiago direla 2.zerbitzari hau erabiltzen ari direnak Moodle eta Intranet sistemak ezartzeko, garrantzitsua deritzogu aipatu dugun ERABILGARRITASUNA eta SEGURTASUNAREN arteko auzia denon artean adostea.
Inika.
|
|
|
ABIES-era datuak esportatzea lortu dugu |
|
2008-(e)ko azaroa-ren 26-(e)an |
|
Inikako ikasleak eta Irakasle multzoa ABIES-era esportatzea lortu dugu. Hasiera baten zirudiena baino gehiago konplikatu zaigu baino azkenean lortu dugu. Arazoa ABIES-ek Irakurle bakoitzari ezartzen dion kodifikazioan izan genuen.
Tresna hau Inikan integratu dugu eta bertsio berritzearekin batera denori banatuko zaizue.
|
|
|
Kudeaketarako aplikazio berria dela eta |
|
2008-(e)ko urria-ren 29-(e)an |
|
Azken aldi honetan Hezkuntza Kudeaketa akademikorako aplikazio bat garatzen ari dela zabaldu da gure artean. Hau dela eta, galdera, iritzi eta komentario desberdinak iritxi zaizkigu. Batzuk argibideak eskatuz , besteak plazoei buruz galdezka . Bada aserre xamar deitu duenik esanaz guk horren berri bagenekiela eta nolatan ari ginen oraindik ere gure Inika aplikazioa ezartzen. Inikarekin lanean hasteko balekoa eman eta gero, pentsatzen ari direla esan diguenik ere bada.
Guzti honi erantzun nahirik Inikako lan taldeak honi buruz duen informazioa hemen argitaratzea erabaki dugu gaizki ulerturik egon ez dadin eta aldi berean denontzako interesgarria izan daitekeelakoan.
Bi atal bereizi nahi izan ditugu txosten honetan. Bata soilik gaur egun dauzkagun datuei dagokiona eta bestea gure ikuspuntuari dagokiona. Goazen bada arira.
|
|
Gehiago...
|
|
|
Urruneko Segurtasun kopiak martxan |
|
2008-(e)ko ekaina-ren 06-(e)an |
|
Inika Sistemaren segurtasuna bermatzea da gure helburua. Arrazoi desberdinagatik, presak , arduragabekeria , edo zerbitzariaren matxurak ea , ezustekoak ezagutu ditugu eta badira datuak galdu dituzten ikastetxeak ere. Ondoren datoz ikastetxearen buruausteak, lan bikoizketak, eta xuabe esanda amorrazioak . Hau gerta ez dedin edo behintzat arrixkua minimizatu nahian neurriak hartu behar genituela erabaki genuen. Asmo honekin hasi ginen merkatuan dauden soluzioak aztertzen eta konkretuki Urruneko Segurtasun kopia sistemen abantaila aztertzen.
Esandakoa kontutan, bere garaian 'Eskola irekia helburu' proiektuko atal bat bezela aurkeztu genuen eta dagoeneko martxan jarri dugu zerbitzua ondorengo ikastetxeetan
-
IES PIO BAROJA BHI IES TALAIA BHI
-
IES IPINTZA BHI
-
IES ZULOAGA BHI.
-
IES UROLA KOSTA AZKOITIA-AZPEITIA BHI
-
IES ALTZA BHI
-
IES LASARTE-USURBIL BHI
-
IES LIZARDI BHI
-
IES OIANGUREN BHI
-
IES ORIXE-TOLOSALDEA BHI
-
IES ARRASATE BHI
-
IES ANTIGUA LUBERRI BHI
-
IES OLAZABAL BHI
-
IES TALAIA BHI
Proiektuan zaudeten beste ikastetxeei laister batean ezarriko zaizue.
Badira ala eta guztiz ere proiektuan sartu ez ziren ikastetxeak baina zerbitzua ezarri nahi dutela jakinarazi digutenak. Hauek ere aukera izango dute zerbitzua ezartzeko beti ere lehentasuna proiektuko ikastetxeak izango badute ere.
|
|
Gehiago...
|
|
|
Segurtasun auditoretza .NESYS enpresa |
|
2008-(e)ko ekaina-ren 05-(e)an |
|
Inika zerbitzariari buruzko segurtasun auditoretza burutzeko NESYS enpresarekin akordioa sinatu dugu. Uztailean jarriko dugu martxan.
NESYS-ek enpresa erakunde publiko maialan lan egiten du auditoria eta aholkularitza arloan. Gure plataformaren segurtasuna aztertu nahi da 'estandarretan' oinarritutako auditoria modular batez bitartez. Auditoria bi mailatakoa izango da. Sistematik at-eko auditoria eta Sistemaren barneko auditoria. Bukaeran txosten batetan implantatzeko aholkuak eta ahuleziak ekiditeko neurriak eskeiniko zaizkigu.
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 11 Guztira: 14 |